Erpinak Kultur Lab-en ez dugu urrutitik lan egiten. Prozesuetan inplikatzen gara, proiektu bakoitzak behar duena entzuten dugu eta horiek posible egiten dituzten pertsonekin konfiantzazko harremanak eraikitzen ditugu.
Kultur kudeaketatik, hezkuntzatik, ekoizpenetik eta arte eszenikoetatik gatoz. Tartean egotea interesatzen zaigu: ideiaren eta praktikaren artean, sorkuntzaren eta antolaketaren artean. Pertsonen artean.