

Erpinak Kultur Lab
Proiektu eszeniko txikiak hazi daitezen, esentzia galdu gabe.
Erpinak Kultur Lab ideia batek gogo bizia baino zerbait gehiago behar duen espazio horretan lan egiteko sortu zen.
Batzuetan egitura falta da. Batzuetan komunikazioa falta da. Batzuetan ekoizpenean laguntza falta da.
Batzuetan, elkarrizketak zaintzeko eta proiektuak hazten jarrai dezan laguntzeko pieza bat falta da.
Arte biziak, prozesu txikiak, sortzen ari diren konpainiak, proposamen zintzoak eta enkargu batean agortzen ez diren harremanak interesatzen zaizkigu.
Ez dugu handitasunetik kulturarik egiten. Nahiago dugu hurbiletik lan egitea, proiektu bakoitza ondo ulertzea eta hortik abiatuta eraikitzea.
Gure Ardatzak
Gure zerbitzuak.
Sortzaileei eta proiektu eszenikoei fase bakoitzean laguntzen diegu, estrategia eta babesa eskainiz.
Komunikazioa
Proiektuen garapena
Bitartekaritza eta harremanak
Proiektu bat mozorrotu gabe nola kontatu pentsatzen dugu. Ahots argia, material zainduak eta komunikazioa bilatzen ditugu, proposamena iritsi behar duenarengana iristen laguntzeko.
Hasten ari diren ideiekin lan egiten dugu, hazi behar duten proiektuekin edo etapa berri bati ekin nahi dioten konpainia eta artistekin. Pentsa dezagun zer behar duen proiektuak orain eta zein izan daitekeen hurrengo urratsa.
Pertsonak, espazioak, erakundeak eta aukerak konektatzen ditugu. Iraupen luzeko harremanak sortu nahi ditugu, ez erabili eta botatzeko kontaktuak.


Zelan egiten dugu lan
Eszenatik gertu. Zurekin.
Ez gara formula itxi batekin iristen. Proiektu bakoitzak bere eskala, unea eta mugak ditu.
Gure lana zer dagoen, zer falta den behatu eta ulertzean hasten da. Horretarako, lan egiteko modu argia, zehatza eta posiblea proposatzen dugu.
Ondo begiratzea. Ideia, taldea, unea eta benetako beharrak ulertzea.
Ordenatu, zapaldu gabe. Proiektuari egitura ematea, bizia kendu gabe.
Piezak batzea. Komunikazioa, ekoizpena, bitartekaritza, espazioak, pertsonak eta erabakiak konektatzea.
Prozesuari eustea. Jarraitutasunez, konfiantzaz eta xehetasunei arreta jarriz lan egitea.
Zerbait propioa dutenak.
Denbora behar dutenak.
Hitz hutsez betetako aurkezpenarekin baino elkarrizketa zintzo batekin hasten direnak.
Txikiak izanik ere, gauzak ondo egin nahi dituztenak.